Eskerrik asko
hurbildu zareten guztioi!
Bidea egiten
dihardugu beraz, poliki-poliki, geltokiz-geltoki.
Gure aldetik argi
dugu espetxe politika konponbidearen gakoetara ekarri behar dela. Zentzu
horretan, munduan zeharreko gatazka ezberdinetan presoen aferari emandako
irtenbideetatik ikasgaiak atera ditzakegula uste dugu, kasu Irlandako
prozesutik nahiz Hego Afrikakotik.
Egoera bidegabe
honen aurrean garrantzitsua da jendartearen inplikazioa. Euskal Herrian
gehiengo politiko, sindikal eta sozialak hamaika aldiz eskatu du egoera honekin
amaitzeko. Beraz, PATetik dei egiten dizuegu mobilizazioetan parte hartzeko eta
bakoitzaren auzo edo herrietan euskal preso politikoen eskubideen defentsan lan
egiteko.
ESKUBIDE GUZTIEN JABE, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!!