Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak (GUET) eta Presoen Aldeko Taldeak (PAT) antolatutako hitzaldira 40 pertsona gerturatu dira emakumeek espetxeetan jasaten duten egoeraren inguruan kezka azaltzeko.
Abokatu batek eta preso ohi batek parte hartu dute hitzaldian eta hurbildutakoen galderei erantzun diete. EPPK-n estatu espainolean dauden 518 presoetatik soilik 73 emakumeak direla azpimarratu dute, horrek dispertsioa errazagoa egiten duela gogoratuz. Gainera, emakumeok espetxeratuak izaterakoan birritan errudun sentiarazten gaituztela ekarri dute gogora: alde batetik, delitua bera leporatzen digute, eta bestetik familia apurtzea ere egozten digute. Hori, emakumeek kartzeletan jasaten dituzten buruhausteen iturri nagusitzat har daitekeela azpimarratu nahi izan dute.
Horretaz gain, amatasuna, osasuna edota espetxe politika bezalako gaiak ere landu dira.