Goizean goiz, ekimen ezberdinak burutu dira fakultate ezberdinetan.
- IVEF-en, Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorri bertan bahera uztea aldarrikatu da, baldintzapeko askatasunari bide emanez.
- Magisen adibidez, kondena beteak eta 3/4ak beteta dituztenen askatasuna aldarrikatu dute.
- Farmazia Fakultatean gaixotasun larriak dituzten presoen gaia landu da eta egoera hori jasaten ari diren presoak fakultateko pasiloetan irudikatu dira, euren egoera larria salatzeko.
- Letren fakultatean parodia bat egin da Euskal Preso Politikoek bizi dituzten egoera ezberdinak islatuz eta salatuz. Hala nola, dispertsioa, 196/2007 doktrina (edo Parot doktrina gisa ezaguna), epaiketa faltsuak eta preso gaixoak.
- Gizarte langintzako fakultatean bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzeko eskatu dute. Pankarta handi bat bota dute sarreran, urez betetako edalontzik ere jarri dituzte eta kartelak egin dituzte kalean egon beharko luketen presoen izenak, kanpoan noiz egon beharko luketen eta zein urterarte aplikatu dieten 196/2007 doktrina islatuz.
IVEF-eko ekimena
Magiseko ekimena
Letren fakultateko ekimena
Farmaziako ekimena
Gizarte Langintzako ekimena
13:00ean, ikasleek zein irakasleek kontzentrazioa gauzatu dute Aularioan. Bertatik manifestaldi bat atera da jantokiraino eta bertan eserialdi bat egin da. Amaitzeko PATek Euskal Preso Politikoek bizi dituzten egoera ezberdinak islatuz eta salatuz antzerki bat egin du. Guztira, 85 lagunek hartu dute parte eguerdiko ekintzetan.
18:30etan bizikleta martxa bat egin da Unibertsitatetik hasi eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazaraino. Bertan hezkuntza arloko elkarretaratzea egin 19:00etatik 20:00etara.
Ondoren, itxialdia hasi dugu Letren fakultatean eta honakoak izan dira burutu ditugun ekintzak: Hasteko hitzaldi bat eman da "egin dezagun bidea" ekimena azalduz eta dispertsioak eragindako eta preso gaixo baten bi senide etorri dira euren esperientzia pertsonala azaltzera.
Geroago, ezagutza jolasak egin dira eta egunari amaiera emateko "Some mother's son" pelikula ikusi dugu, irlandako iparraldean 1981ean IRAko eta INLAko presoek gauzatu zuten gose grebaren ingurukoa.
Baraualdiari amaiera emateko prentsaurreko masibo bat egin da kanpuseko eragile ezberdinen partehartzearekin. Bertan, ikasle presoen askatasuna aldarrikatu eta U-7ko herri mobilizaziora joateko deia egin da.
IKER, AIALA eta XALBA KLASERA!

