Martxoak
8an Emakumeon Nazioarteko Egunaren harira moskeo kanpaina bat martxan jarriz,
era ezberdinetako baina mezu bera duten kartelak ikusi ahal izan dira
fakultatean zehar.
Egun
honi begira, eta jarduera fisiko eta kirolaren fakultatean gaudela kontuan
harturik, nabaria da heziketa fisikoan ematen den genero bereizketa.
XXI.mendean egonik ere, heziketa fisikoan eta kirolean genero bereizketa ikus
dezakegu. Emakume edo gizonezkoekin lotzen diren baloreak ezberdinak dira oso
eta balore hauen birproduzioa gertatzen da gure esparruan. Gainera gizonezkoen
baloreak dira esparru honetan pisu gehien dutenak.
Bestalde, kirolean ere ematen da banaketa. “Emakumezkoen” edo “gizonezkoen” kirolak bereizten dira, kirol horretan nabarmentzen diren baloreen arabera. Eta ondorioz, gizonezkoekin lotzen diren kirolak dira bultzatzen direnak, emakumezkoekin lotutakoak baztertuz eta beraien garrantzia gutxituz.
Gure arloan ematen diren ezberdintasun hauek ezagutu eta hauen inguruan eztabaidatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu ditugu datozen asteetarako:
Alde batetik, HEZKIDETZA TAILERRA antolatu dugu ostegunean, hilak 23, arratsaldeko 15:30etan. Heziketak duen garrantzia ikusirik, ezinbestekoa da parekidetasunean oinarritutako heziketa bultzatzea, genero bereizketarik egin gabe pertsona bezala heziko gaituen heziketa.
Bestalde, GENEROA ETA KIROLAren inguruko HITZALDIA izango dugu, datorren asteazkenean, hilak 29, 14:00tan.
IVEFeko Ikasle Abertzaleak