2012/02/25

"MUERTE DE UNA PUTA" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Otsailaren 28an, asteartean, Gasteizeko Unibertsitateko Emakume Taldeak (GUET) "Muerte de una puta" dokumentalaren emanaldia eskainiko dugu Letren fakultateko 0.14 gelan, goizeko 11.00etan.

Bertan, Grisélidis Réal idazle eta prostituta suitzarraren bizitza, filosofia eta ekimenen berri izango dugu.

Dokumental honen emanaldia Martxoaren 8aren inguruko beste hainbat ekimenen artean dago kokatua. Martxoaren 8an, emakumeon nazioarteko eguna izanik, hainbat gai lantzeko aukera daukagulako: prostituzioa, abortua, maitasun erromantikoa, loturak, inposaketak, eta abar.

Hurbiltzera animatzen zaituztegu!

GUET