Unibertsitatea dugu edozein herriren
zutaberik garrantzitsuenetariko bat, etorkizuneko belaunaldi askoren hezkuntzaz
arduratzen dena, etorkizuneko jendartea formatzen duena. Beraz, unibertsitatea,
herriaren ta herritarren beharrei erantzuteko erabili behar da. Herritarren
euskalduntzeari erantzuteko, justizia soziala lortzeko, ingurumenarekiko begirunea
izango duen lurralde antolaketa bat bultzatzeko, jendarte eredu patriarkala
irauli eta parekidetasuna lortzeko, hezkuntza jendarte eraldaketarako agente
aktibo bilakatzeko, gure herriaren egituraketa soziopolitikoan laguntzeko...
Eta hortan gabiltza. Egungo unibertsitatea irauli ta oinarritik, erraietatik,
berri bat eraikitzen. Klasez klase, fakultatez fakultate, herri ta jendarte
honek behar duen unibertsitate eredua sortzen ari gara. Herritarra, nazionala
eta euskalduna. Eta Arabatakada borroka honen bozgorailua da.
Horregatik, ozen
oihukatuko dugu…
EUSKAL HERRIAK EUSKAL UNIBERTSITATEA.
Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko dugu Maiatzaren 11ean, ostiralez, Mendizabalako landetan.
Dakizuenez, urtez urte jaialdia
aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat
antolatzen genuen eta azken lau edizioak berriz, Mendizabaleko landetan ospatu
dugu. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta
Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea
hurbilaraztea lortu dugu. Modu honetan, ekimen honek
espero baino ohiartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri
ezberdinak hartu ditugu urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere
osotasunean hobetu nahiean.
Aurtengo
egitaraua ondorengoa izango da:
-
10:30etan Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, kanpusean
bertan.
Ostean Mendizabalara kalejira.
-
14:00tan herri bazkaria.
-
16:00tan Bertso-hop.
-
17:00etatik aurrera kontzertuak:
Maketa lehiaketako irabazlea, Gose, Hesian,
Betagarri, Kaotiko, EH Sukarra eta gaupasa Tximeleta
erromeriarekin.
- 21:00tan EKITALDIA
Jaialdiaren ospatze data hurbildu
ahala informazio zehatzagoa zabalduko dugu, kartel eta bestelako prentsa
oharren bidez. Nahi duenak, www.arabatakada.org
web orria ere bisita dezake informazio gehiago eskuratzeko.
Beste
gabe, dei egiten diogu Gasteizko eta Euskal Herriko hezkuntza komunitateari Arabatakadara
etortzeko eta jaialdian, goizeko ekintzetatik parte hartzeko.