Igandean topatu zuten 39 emakumearen gorpua, haren bikotekideak akabatua. Gizonak 26 urte ditu. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizona Tolosako Larramendi auzoan. Hiltzaileak aurrekariak ditu, zazpi aldiz atzeman izan dute, batean indarkeria matxistagatik. Kartzelan ere egona da.
Nazkatuta gaude! Emakume izateagatik jasaten dugun indarkeria eta zapalkuntzaren aurka emakumeok ez gara kikilduko, gogor eutsiko diogu borrokari, autodefentsa feministari! Amorruz beteta gaude!! Tolerantziarik ez diogu erakutsiko horrelako gertaera eta jarrerei!
ADI MOBILIZAZIOEI!!
Biharko elkarretaratzeak deituta daude gertaera salatzeko hainbat herri eta hiritan, 19.00etan, 19.30ean eta 20.00etan.
GASTEIZEKO ELKARRETARATZEA 20.00ETAN ANDRA MARI ZURIAREN PLAZAN