09:30etan hasi da Gobernu Kontseilurako
Hautagaitza. Goiz osoa bilduta pasa ostean, 12:30etan amaitutzat eman
dute bozkaketa. Kanpoan pailazoz mozorratutako ikasleek konfetiak,
pailazo sudurrak eta pelukak bota dizkiete, haien demokrazia “zirku
burokratiko” hutsa baino ez dela salatzeko asmoz. “Ikasleon hitza
errespetatu!” oihuak entzuten ziren txistuen artean.
Ondoren, Euskal Autonomi Erkidego osoko
70 gazte inguru Guggenheim pasealekuan kontzentrazioa egin dute, “UPV:
antidemokratikoa. Zure/Gure hitza, gure iraultza!” lelopean.Ikasle
Abertzaleakek argi utzi du hezkuntza parte hartzaile baten aldeko apostu
irmoa egiten jarraituko duela. Ikasleak aktiboak eta kritikoak direla
eta EHUren “parodia diru zaleari” aurre egiteko prest daudela
azpimarratu dute.
Izan ere, gaurko klaustroan Gobernu
Kontseilurako Hautagaitza eta batzorde ezberdinetarako hautagaitzak
bozkatu dira eta Ikasle Abertzaleakek prozesu antidemokratikoa izan dela
adierazi du. Ikasleen ordezkaritza, hezkuntza komunitateko gehiengoa
izan arren, bere parte hartzea ez baita %25era heltzen.
Gainera, orain arte Gobernu
Kontseilurako Hautagaitza urtero egiten zen, baina hemendik aurrea bi
urtetik behin ospatuko da. Gaurko saioarekin, beraz, bi urtetarako
ordezkaritza zikloa irekitzen da. Ikasle Abertzaleakek, argi utzi du,
hezkuntza parte hartzaile eta demokratiko baten alde borrokan jarraituko
duela.

