Datorren astean euskal preso politikoei zuzendutako Elkartasun Astea egingo da Gasteizko kanpusean. Ekimen ezberdinak burutuko dira aste osoan zehar eta bertara parte hartzeko gonbitea luzatu dute bai Gasteizko Kanpuseko Ikasle Abertzaleek zein Herrirak.Asteartean, Apirilak 17, Herrira bilgunearen aurkezpen ireki eta partehartzailea burutuko da. Hitzordua 12:00etan izango da Letren fakultateko Gradu Aretoan eta hizlariak Amaia Esnal, Ane Zelaia eta Nagore Lopez de Luzuriaga izango dira.
Herriraren aurkezpen honen bidez hasiera emango zaio beraz ostegunera bitarte luzatuko den Elkartasun Asteari. Asteazkenean, apirilak 18, Olarizura II. igoera egingo da. Aurreko urtean bezala, martxa honek ikasle presoak klasera ekartzea aldarrikatuko du eta gailurrean ondo pasatzeko tartea ere izango da jolasak egongo baitira. Hitzordua: 11:00etan Aulariotik. Animatu eta ez ahaztu bokata ekartzea!
Ostegunean, apirilak 19, Elkartasun eguna ospatuko da. Herrirak hezkuntza arloko prentsaurreko nazionala deitu du Letren Fakultatean 11:15etarako, beraz, parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Horren ostean, fakultate guztietan ekimenak antolatu dira preso politikoen inguruan (adib.: Gizarte Langintzan, apirilaren 17ko preso politikoen nazioarteko egunaren harira Mumia Abu Jamal-en inguruko bideo emanaldia egongo da. Letren fakultateako hall-ean Bingoa + manifestazioa, etab.).
14:00etan Elkartasun bazkaria egongo da. Tiketak Magiseko kopistegian eta Letren Fakultateko kafetegian izango dira salgai 5€ren truke. Arratsaldean giro ezin hobea sortuko dute "GitarHiru +1" taldeak eta gerora Kutxi kalerantz habiatuko den triki-poteoak.
Azkenik, Haraba!tik gonbidapena luzatzen diogu ekintzetan parte hartu nahi duen orori.
IKER, AIALA eta XALBA KLASERA!
IKASLE PRESOAK KLASERA!
IKASLE PRESOAK KLASERA!
