2012/04/04

JENDE ANDANA XUBANI ELKARTASUNA ETA BABESA ADIERAZTEKO MANIFESTALDIAN

200 lagun baino gehiagok parte hartu dute gaur eguerdiko 12:00etan Gasteizko Kanpusean Xuban Nafarrate ikasleari elkartasuna adierazteko  manifestazioan. Bertan, greba eguneko Ertzaintzaren jarrera eta Xubanek jasandako jipoiaren inguruko komunikabideen manipulazioa ere salatu dute.


Manifestazioan zehar, Ertzaintzaren furgoneta bi, kotxe bat eta helikoptero baten presentzia izan dugu. Bestalde, Kanpuseko segurata kopuruaren igotzea eta hauen jarrera ere aipatzeko da, Letren fakultateko lau atetik hiru itxi dituztelarik.


ANIMO XUBAN, UNIBERTSITATEA ZUREKIN!
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!
MANIPULAZIORIK EZ!