Aurtengo Arabatakada maketa lehiaketako irabazleak Anai-arrebak taldea izan da. Beraz, haiek izango dira 17:00etan kontzertuei hasiera emango dieten musikariak. Zorionak!
Dakizuen moduan, ondoren Hesian, Gose, EH Sukarra, Betagarri, Kaotiko eta Tximeleta taldeak izango dira.
Sarrerarik ez baduzu, ez galdu denborarik ikasle! Magiseko kopistegian eta Letretako kafetegian eskura ditzakezu 8€-ren truke.
Ostiralerarte!