2012/05/31

IRRATSAIOAK EMISIOA GELDITU DU IRAILERA ARTE!

Irratsaioko partaideek bukatutzat eman dute ikasturtea eta Irailera arte oporrak hartzea erabaki dute.

Datorren urtean, ordu bateko saioarekin bueltatuko gara unibertsitateko berriak Gasteiz osora zabaltzeko ilusio eta gogo gehiagorekin!

Aurten lehenengo urtea izanik, balorazio ezin hobea egin dute eta proiektuan parte hartzeko ateak zabalik utzi dizkiote ikasle orori.

Eskerrik asko irratsaioa posible egin eta bertan parte hartu duzuen guztiei!

Irratsaio dexente 
joan dira jada
ikasleon indarrez
pizteko Araba
uhin libretan gogor 
sartu da HARABA!
aurtengoa gustatu
bazaizue hara
hurrengo_urtean berriz
topatuko gara

DOINUA: Batetikan korrozka...

Honez gain, jakin ezazue 20. eta 21.irratsaioak jadanik entzun ditzakezuela IRRATSAIOA atalean.

Datorren urtera arte eta GORA IKASLE BIZITZA!