Goazen Plazara! ekimen nazionalaren harira, Gasteizko Kanpuseko Herrirak "Triangelua" bete du gaur, maiatzak 17 eguerdiko ordu 1ean. Herrira hitzarekin mosaiko bat osatu ostean, testu bat irakurri da eta bertaratutakoak euren herrietako plazak betetzera animatu ditu kanpuseko Herrirak.Hona hemen Kanpuseko Herriraren oharra:
Kaixo guztioi!
Mila esker Gasteizko Kanpuseko Herrira
mugimenduak antolatu duen GOAZEN PLAZARA! Ekimenean parte hartu izanagatik!
Plazak elkargune, jai gune eta aldaketak
abiarazteko gune izan dira historian zehar. Mundu osoko plazetan, jendarte
ezberdinen aldarriak, sarri oinarrizko eskubideen aldeko aldarriak, oso
presente egon dira beti.
Gero eta gehiago dira euskal presoek pairatzen
duten espetxe politikari amaiera eman eta kartzela politika konponbide gako
batzuetara igarotzea eskatzen duten ahotsak. Horrela nabarmentzen du gaurko
egunak jaso duen babes zabalak: ikasle, irakasle, sindikatu etab. Beraz,
indarrak biltzen jarraitzen dugu, eta aurrera goaz.
Gaurkoan, espainiar estatuko kartzela
ezberdinetan sakabanatuta dauden hiru ikaskideak ekarri nahi ditugu gogora.
Ikastea bezain oinarrizkoa den eskubidea ukatzeaz gain, Aiala, Iker eta Xalba,
haien senideengandik ehunka kilometrotara daude: Aiala Zaldibar Estremeran
500kmra, Iker Araguas Burgoseko espetxean 124 kmra eta Xalba Ramirez Soto del
Realgo espetxean bere senideengandik 383 kmra dispertsatua.
Sakabanaketak, presoen eskubideak ez ezik, euren
ingurune afektibo eta sozial osoaren eskubideak urratzen ditu. Urtero, Aiala,
Iker eta Xalbaren senideen antzera milaka eta milaka euskal herritarrek arrisku
nabarmena pairatu behar izaten dute sakabanaketa dela-eta. Legearen bidez eta
borondate politikoa medio berehala aldatu litekeen salbuespeneko neurria da
sakabanaketa.
Eskubide urraketarik gabeko eszenatokia nahi
dugu, Giza Eskubide guztiak errespetatuak izango diren agertokia. Espetxe
politika konponbide gakoetara igarotzea ezinbestekoa deritzogu.
Dudarik gabe, presoen giza eskubideen errespetuak
konponbidean aurrera pausua ekarriko du, eta horixe eskatu nahi diegu gobernuei,
pausuak eman ditzaten.
Bide horretan, gaur Triangeluan egin dugun
gisara, kaleak betetzen jarraitu beharko dugu. Euskal jendartearen ekarpena,
inplikazioa -bakoitza bere ahalmenaren arabera-, konpromisoa eta elkarlana
ezinbestekoak izango dira aro berriari leihoak zabaldu eta aulki hutsik gabeko
Euskal Herria ezagutzeko.
Eskerrik asko guztioi
Gasteizko Kanpuseko Herrira
TRIANGELUA BETE, KARTZELAK HUSTUTZEKO!