Amaitu
da aurtengo ikasturtea, amaitu dira ekimenak, eta honekin batera
unibertsitateko ateak itxi egin dira. Hortaz, HARABA! proiektu
komunikatiboak eten bat egingo du Irailera bitarte.
Proiektuaren
lehen urtea izanik eta izandako arazoak arazo, balorazio positibo bat
egiten dugu. Hala ere, hobetzen jarraitu nahi dugu, eta zuen
proposamenak kontuan izanik, datorren urtera begira atal berriak eta web
orrialde berritua eskainiko dizuegula aurrera dezakegu.
Bitartean ondo pasa oporretan eta hartu indarrak datorren urterako!