2012/09/20

GREBA PRESTATZEKO ASANBLADA MARTXAN JARRI DA!

Atzo, Irailaren 19a, kanpus mailako asanblada burutu zen Irailaren 26rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko. Asanblada letren fakultatean izan zen eta bertan asanbladaren antolaketa modua zehazteaz gain, greba orokorrerako aurre lanketa prestatu zen. 


Honakoa da datorren asterako deituta dauden ekimenak:

Astelehena 24:
- 10:00etan: Propaganda (Aulariotik)
- 16:00etan: Burrunbada (Aulariotik)

Asteartea 25:
- 12:00etan: Burrunbada (Aulariotik)
- 16:00etan: Propaganda (Aulariotik)

Honez gain, Greba Orokorreko eguna bera prestatzeko, bigarren asanblada bat deitu da astelehenean 15:00etan Aularioan.


MURRIZKETEN AURREAN IKASLEOK BORROKAN!