Goizean goiz piketeak burutu dira. Hauek 8:00etan hasi dira Magisetik. Bertan
60-70 pertsona batu dira. Piketeak hiru taldetan banatu dira. Lehen pikete
taldea, Aularioko atean kokatu da. Hauetako batzuk, atean eseri dira, eta
gainontzekoak bertaratzen ziren ikasle zein irakasleak informatu dituzte.
Bigarren taldea, Farmazian kokatu da. Hauek hiru azpitaldetan banatu dira, bi
ateetan kokatu dira eta beste bat barnealdean. Fakultate honetan tentsio uneak
egon dira irakasle eta ikasle eskirolak fakultate barnera sartzen saiatu
direnean. Hirugarren taldea, IVEFera joan da, bertan pikete lanak burutzera.
Gainontzeko fakultateei dagokienez, Magisteritza fakultatean greba egin da
(solik zerbitzu minimoak), Peritosen ez da klaserik egon, nahiz eta irakasle
bakar batzuk, barnera sartu diren. Filon, nahiz eta greba erabatekoa ez izan,
bertaratu diren ikasle eta irakasle eskirolen presentzia minimoa izan da.
Gizarte Lanari dagokionez, ez da klaserik egon.
Pikete lanak, 10:00ak arte burutu dira. Gero, asanbladan erabaki bezala,
Gasteizeko mobilizazioetara hurbildu da ikasleria. Eguerdiko ordubietan piketeak unibertsitatera itzuli dira.
Ikasleen presentzia minimoa izan da ordu horietan ere. Gainera,
Unibertsitatera zetozen autobusak, hutsik zeuden.
Laburbilduz, ikasleen parte hartzea greban, masiboa izan da goizean. Datu zehatzak ez diren arren, honako estimazioak burutu ditugu: Magis: %100, Peritos: %90, Filo: %99, Farmazia: %90, Gizarte Lana: %100 eta Aularioa: %95. Aldiz, ez daukagu IVEF-eko datu zuzenik.
Arratsaldeko piketeak eguerdiko 14:30tan hasi dira unibertsitatean, 40 bat lagun
bildu direlarik. Piketeak gehienbat Farmaziako fakultatean aritu dira, bertan
praktikak programatuak baitzeuden. Hala
ere, praktiketara joan den ikasle kopurua oso urria izan da (20 eskirol inguru
guztira). Hori dela eta, bertaratutako ikasleak informatzeari ekin zaio. Ondoren,
gainontzeko fakultateetara bideratu dira ikasleak, eta hauetan ere, ikasleen presentzia
urria izan da, 10 pertsona baino gutxiago fakultateko. Aipatzekoa da bestalde, Aularioan adibidez, hainbat laguni grebaren zergatia eta ikasleon
egoera azalduta, grebara batu direla.
OHARRA: Eguneko argazkiak, ARGAZKIAK atalean daude ikusgai.

