|
Dagoeneko lau urte pasa dira
kapitalismoaren azkenengo krisi hau azaleratu zenetik, gure bizitza
gazteetan ezagutu dugun gogorrena eta bortitzena. Ordutik, murrizketak
eta erreformak baino ez ditugu jaso espainiar gobernutik,
lehendakaritzak ez ikusiarena egiten zuen bitartean. Urteetan zehar
BORROKATUZ irabazitako lan, osasun zein hezkuntza aurrerapenak ezerezean
utzi dituzte. Ehundaka milen bizi-baldintzak suntsitu dituzte eta gazte
askoren etorkizuna desegin. Krisiaren erruduna herria dela ikusiarazi
nahi izan digute, gure ahalbideen gainetik bizi izan garela argudiatuz.
Hori da helburua, gutxien daukagunek aberatsenek eragin duten krisi hau
ordaintzea. Sistema ero eta HIPNOTIKOA, zeinetan dena dagoen bideratua
herritarrek pentsatu gabe eta automatak moduan joka dezaten. Justizia
sozial eta berdintasunik gabeko eredu ekonomiko bat, helburua etekin
pertsonal gehien ateratzea delarik, ahulenak gizartetik baztertuz. Baina
jakin eta ohikatu dezagun hau ez dela gure krisia, beraiena baizik, eta
guk ez dugula zertan ordaindu beharrik.
Estatu espainiarrean era bitxian jo zuen
krisi honek. AEB-etatik zetorren krisi finantzieroari, espainiar
burbuila inmobiliarioa gehitu zitzaion, ezin dezakegularik ahaztu orain
gobernuan dagoen alderdi zikin berak bultzatu zuela. Ordungo negozio
ustelek milioika lagun utzi ditu kalean estatuan. Euskal Herria ere zaku
horretan saiatu dira sartzen, baina jakin badakigu gertaerak beste era
batean gauzatu direla hemen eta ezin dituztela Espainian ezarri dituzten
neurri berdinak planteatu. Gure gurasoek izerdi, malko zein odolaren
bidez eskuratu zituzten eskubideak saiatzen dira lapurtzen.
Ez zieten ezer oparitu, indarrez lortu
behar izan zuten guk gaur ezagutzen dugun guztia; konpromezu,
determinazio eta militantzia urte askoren ondoren. Madrilekin loturik
mantendu gaituen katea beti izan da kaltegarria Euskal Herriarentzat,
eta orain inoiz baino gehiago.
|
Beraz ATERA gaitezen itsasontzitik
berarekin batera ondoratu baino lehen. Beste behin, gure gurasoek egin
zuten moduan, borroka garaia da, gure seme-alabei gizartea, BEHINTZAT,
guk ezagutu dugun moduan utzi diezaiegun. Hortaz, izan gaitezen eredu
gure ondorengoentzat ere eta goazen guztiok kalera hurrengo IRAILAK 26an
dena ematera, deseginez eraiki behar badugu ere.
Gobernu espainiarrak dena lotua eta ondo
lotua dauka. Lehen aipaturikoa gutxi balitz, duela hilabete gutxi
adostu zituzten lege faxista berriekin euren murrizketen kontrako
edozein ekintza eta protesta zigortu edo erreprimitu nahi du inungo
lotsarik gabe, ohituak gaituzten moduan. BELDURRAren politika, hori da
ezarri nahi dutena. Baina ez dakitena da Euskal Herrian gazteria
antolatu eta indartsu bati egin behar diotela aurre, GU geu garela gure
etorkizunaren hautesleak, eta ez beraiek. Jakin dezatela ez daukagula
beldurrik eta ez dugula atzera pausorik emango. Kontzientziak piztea
orain inoiz baino garrantzitsuagoa da; auzoak, herriak eta hiriak aho
batez burujabetasunaren eta sozialismoaren inguruan biltzea eta
eztabaidatzea, ALTERNATIBAK aurkeztea sistema berari su ematea baino
garrantzi bera edo gehiago baitauka.
Beti ibili izan gara katua eta
arratoiaren jokoan goikoekin zein bere sistema ustela zaindu eta
mantentzen duten txakurrekin, Gasteizko gazteriak ondo dakien moduan.
Baina amaitu da, erakutsi diezaiegun INORK ez duela guregatik erabakirik
hartuko. Jakinaraztea hitzen garaia bukatu dela, ekintzei eta
konfrontazioari pausu emanez. Konturatu daitezela oraingo honetan,
beharbada, arratoiek katua ehizatuko dutela.
GORA GASTEIZKO GAZTERIA!!!
IRAILAK 26an DENOK GREBARA!! |