Leioako ikasle mugimendua ere, motorrak berotzen hasi da eta Urriaren 11ko ikasle grebarekin bat egin du. Hain zuzen ere bezperan, itxialdi bat burutuko dute kanpusean bertan eta hurrengo goizean pikete eta apainketa lanak egin ostean Manifestazioa deitu dute.
Ekintza guztien berri emateko gainera, leioakoikaslemugimendua.wordpress.com webgunea jarri dute martxan.
Animo lagunak, ekin diezaiogun kontrainformazioari!