2012/11/20

5.IRRATSAIOA ENTZUNGAI JADA!

Iepa entzule!
  
Entzungai duzue jada Hala bedi irratian egiten dugun HARABA! 5.irratsaioa. 

Aste honetan, Joseba Garmendia ekonomiako irakasleari eta ikasle abertzaleak-eko sortzaileetako bati egindako elkarrizketaz gain, Ane eta Maialenen kolaborazioa izan dugu, euren ikasle pisuetako ikasle errezetak kontatuz. Literatur txokoan aldiz, Euskadi sari jaso berri duen Harkaitz Canoren Twist izan dugu hizpide.

Entzun eta gozatu!