2012/11/08

IKASLE EGUN TXIKIA OSPATUKO DA AZAROAREN 15EAN

Urtero moduan, kanpuseko ikasle abertzaleak-ek ikasle egun txikia antolatu du. Aurten, Azaroaren 15ean izango da.

Goizean, 12:00etan hain zuzen ere, jolas-poteo bat burutuko da kanpusean zehar Triangulotik hasita. Ondoren, bazkaria egongo da Auzolana frontoia eta azkenik, elektro-txarangaren ondoren, erromeria gaztetxean Itzartu taldearen eskutik.

Bazkari eta kontzerturako tiketak 8€tan salduko dira magis eta filoko kafetegietan, eta baita kutxiko Garraxi tabernan ere.  

Animatu zaitez ikasle!