2012/11/01

"MINUTU BAT GEHIAGO EZ" LEMAPEAN KONTZENTRAZIOA BURUTU ZEN KANPUSEAN

30 lagun inguru bildu ziren atzo, azken asteazkenaren baitan, Aularioan egindako kontzentrazioan. Bertan, "minutu bat gehiago ez" lemapean, preso gaixoen askatasuna, biziarteko zigorraren amaiera, eta giza eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatu zen.

Honez gain, Azaroaren 10an Baionan egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zieten bertaratutako ikasle guztiei, Frantziako gobernu berriak espetxe politika aldatu eta guztion artean bakera eta konponbidera hurbiltzeko.