2011/11/24

EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!


Yanela Zaruma, Amaia Azkue, Jone, Rosario Romain, Dessy Mendoza, Ela, Sophie Loudette eta atzo goizean Leioan aurkitu zuten eta oraindik identifikatu gabe dagoen emakumea dira sistema patrialkarrak bukatu gabe dagoen 2011.urtean erail dituen emakumeak. Eta beste behin, lore morez beteko ditugu herriotako kanposantuak, egurrezko hilkutxak. Eta morez margotuko ditugu utzi dituzten aulki huts hotzak, eta hautsak.


Beste behin baina azkenengoz nahi diitugu loreak gure amaren etxeko sukaldeko lorontzian. Azkenengoz nahi ditugu erasorik eta txikienak ere. Petalo more bat bera ere ez zuhaitzetik erortzen utziko, urratsez urrats feminismoa eraikitzen ari garelako eta autodefentsarako ditugun arma guztiak balaz josita dauzkagulako. Ematen diguten ostia bakoitzeko oihu bat dugu; esaten dizkiguten irain guztien aurrean salatu, erantzun eta borrokatu egingo dugulako; gertatzen den bortxaketa bakoitzeko emakumeari babesa adieraziko diogulako, elkartasuna, konfiantza; jasotzen dugun mehatxu ororen aurrean lotsatuko ez garelako.


Eta isilik geratuko bagara, isiltasunean egindako oihuak bortitzenak direlako da.
ZUTIK EMAKUMEAK!

Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea.