AZAROAK 17
Gaur, Gasteizko Kanpusean, azaroaren 17ko Ikasleon Nazioarteko Egunaren harira, itxialdia burutu dugu. Goizean zehar, 11etatik aurrera, fakultateetan ekimen ezberdinak burutu dira. Gizarte Langintzako 15 ikaslek aurreko astean banatutako inkesten emaitzen inguruan hausnartu dute. Letretako 30 bat ikaslek karreraka banatu eta karrera bakoitzean nabari diren hutsuneez hitz egin dute. Ondoren, kontrol soziala (kamerak batez ere) gaitzat harturik, parodia bat burutu dute, fakultate eta aularioan. Farmaziako ikasleek burrunbada bat egin ostean, ikasleen salmenta gaitzat zuen parodia bat burutu dute. Ondoren, 20 bat pertsonek batera bazkaldu dute. Magiseko 10 bat ikaslek egoera aztertzeko mahai inguru bat egin dute, arazoak identifikatu eta ondoren hauek konpontzeko zer egin pentsatu dute. Bazkalostean, kafe tertulia bat egin dute, goizean sortutako eztabaidaren ondorioak ateratzeko. Peritosen 30 bat pertsona batu dira asanbladan, ingeneritzen leku aldaketa gai zutelarik. Ivefeko 20 ikaslek goizeko herri kiroletan hartu dute parte. Bazkal ostean, 10 pertsona inguruk asanblada osatu dute.

16:30ak aldera Letren Fakultatera gainontzeko fakultateetako ikasleak iristen joan dira. 17tan dinamika-tailerrei hasiera eman diogu. Bertan, 55 pertsonek hartu dute parte. Lau taldetan banatu eta rotazio sistema bati jarraiki, kanpuseko lau eragile ezberdinek dinamizatutako tailerrak antolatu dira.
Ikasle Abertzaleaken tailerrean, fakultate jakin bateko problematika (ikasketak amaitu ondoren irakasle izan ahal izateko masterra burutu behar izatea, alegia) landu da. Hala, partehartzaile bakoitzak rol jakin baten arabera jokatu behar izan du. Edozein problematikari aurre egiteko, mugimendua sor dadin, informazioa pilatu ondoren, asanblada deitu eta klaseetara jo behar dugula izan da ondorio nagusia. Asanblada eta mugimendu oro anitza denez, puntu komunak lortu eta indartzea da garrantzitsuena. Bestalde, gainontzeko fakultateetan ere elkartasuna eta laguntza lor ditzakegula hausnartu dugu, eta helburu bat lortzeko pausuka joan behar garela, kasu bakoitzean tresna ezberdin batzuk erabiliz.

Emakume taldeak eztabaida eta hausnarketarako dinamika bat prestatu du gaurkooan. Izan ere, datorren astean, hilaren 25an, emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna da eta egiten ari garen kanpainaren osagarritzat hartu dugu gaurko ekimena.
Horretarako esaldi polemiko batzuk irakurri ditugu eta bakoitza hauen alde edo kontra agertu behar zen, bere hautaketa hori justifikatuz. Horrela elkarri arrazoiak emanez hainbat ondoriotara iritsi gara. Alde batetik, arazo honek aldaketa sakona behar duela esan dugu guztiok. Sistema patriarkalak sortutako botere harremanak suntsitzeko beharraz ere aritu gara, pertsona askeak hezitzeko beharraz. Ezinbestean jo behar dugu hezkuntzak honetan guztian duen garrantzira. Hezkuntza herriaren motore dela ulertzen dugun honetan betaurreko moreak jantzi eta hezkuntza hezkidetzailea abiatzeko ordua iritsi dela badakigu. Honek bermatuko baitu hasieran aipatutako eraso sexista hauek zeintzuk diren identifikatu, eta berauei erantzuten asmatzea. Ekin autodefentsari eta lotu borroka morera.
Presoen Aldeko Taldeko dinamikari dagokionez, ikasleok historian zehar jasandako errepresio ezberdinak irudikatzeko lana hartu dugu. Ikasleon Nazioarteko eguna habiapuntutzat duen 1939ko Pragako erailketak, 1968ko Mexikoko sarraskia, 1968ko Uruguayko gertaerak eta 1989ko Tiananmen-go sarraskia izan dira landutako lau gertaerak. Talde bakoitzari gertaera bat egokitu zaio eta hauek egoera antzeztu egin dute. Gogoratu nahi izan dugu, ikasleariarenganako errepresioa tamalez ez dela soilik behin gertatutakoa, Euskal Herrian gure larruetan behin baino gehiagotan pairatu behar izan dugu. Gaur egun, ikasleok sufritzen dugun errepresioa ez da adibidez Txina gertatu zenarekin konparagarri, estatuek beste motatako tresnak erabiltzen dituzte: kamarak, seguratak… Beraz, egun hau hildako guztiak gogoratzeaz gain borroka eguna ere badela argi utzi nahi dugu.
Gazteek antolatutako tailerrean, 1968ko maiatzean Frantzian gertatutako iraultza, ikasle mugimenduaren indarraren adibidetzat hartuta. Honen azalpen bat eman eta gaur egungo ikasle sentimenduaz hitzegin da, hau da, sinesten al dugu kolektibo bat garela? gauzak eraldatu eta sortzeko gai al gara? Galdera hauek izan dira eztabaidaren abiapuntu nagusi, iritzi eta proposamenak sortuz. Horrela argi ondorioztatuz, ikasle mugimenduak bere biziko garrantzia duela, bai gauza txikiei aurre egiterako orduan eta baita gizarte osoari eragiten dietenei ere.
Segidan, 19etan, tailer guztien balorazioa egiten hasi gara eta amaitzeko Preso Taldeak proposatutako dinamikaren antzerkien erakustaldia burutu da. 20:00etan Askapenako kide batek internazionalismoaren inguruko hitzaldi bat eskaini digu eta Ikasle Abertzaleakeko beste kide batek berak Italian bizitako esperientzia kontatu zigun.
Eztabaida labur baten ostean, antolatzaileek afari internazionalista prestatu eta banatu dute: italiako pasta, Saharako cus-cus-a barazkiekin eta yogur greziarra. Berotzeko, Colombiako kafea eta Irlandako tea dastatzeko aukera izan genuen itxialdian parte hartu genuenok.
Egunari amaiera emateko “Sagarren denbora” filmaren ikustaldia burutu zen txalo eta malko artean bukatu zelarik. Fakultatean lotan 120 pertsona inguru bildu ginen orotara.
AZAROAK 18
Gogotsu ekin diogu egunari Gasteizko Kanpuseko ikasleok. 8ak aldera esnatu eta gosaldu ondoren, itxialdiaren balorazio orokor bat egin dugu. Ondoren, pankarta tailerra egin dugu.
10:30ak pasa direnean, 140 lagun Letren Fakultatetik Kanpus osoa zeharkatu duen manifestazioan abiatu gara Gure eskubideen jabe, ikasleok iraultza! lelopean.Ondoren, 11:15tan ekitaldiari hasiera eman diogu txalaparta soinuen bitartez. Tamalez, gure eguna den honetan, ezin izan dugu ekitaldia normaltasun osoz burutu. Izan ere, txalapartariak isilaraziz Iñaki Bazan Letren Fakultateko Dekanoak ekitaldia oztopatu du, bertan egoteko baimenik ez genuela argudiatuz. Azkenean akordio batera heldu gara, eta ekitaldia egin ahal izan dugu, oztopoen gainetik. Gertakari honek argi utzi du ikasleok geure hitza entzunarazteko borrokatuko dugula.
Ekitaldian zehar, ikasleon 9 eskubideak aldarrikatzeko ekimen bat egin dute hainbat ikaslek. Ondoren, nazioarteko borroken inguruko bideo labur bat eskaini da historian zehar ikasleok pairatutako errepresioa agerian utziz. Ondoren, Gasteizko Kanpuseko mugimenduko kide batek hitza hartu du ikasleon borrokaren garrantzia azpimarratuz eta jarraian Kanpuseko ikasle batek bertso bat bota du egun honen harira. Gero, eragile bakoitzeko kideek haien hausnarketa propioak plazaratu dituzte, hala nola, ikasle presoak eta euskal preso politikoak etxera ekartzeko garrantzia, hezkuntza hezkidetzaile baten aldeko borrokaren beharra…
Amaitzeko Ikasle Abertzaleakeko kide batek datorren azaroaren 22an, asteartea, hautestontziekin zita bat dugula gogorarazi digu. Izan ere, datozen hauteskundeetan bi urterako klaustrokide zein juntakideak hautatuko dira. Horrez gain, EHUko ikasleok borrokan egunerokotasunean jarduteko instituzioak tresna gisa erabiltzea ezinbestekoa dugu. Horretarako IArentzako bozka eskatu dio EHUko Gasteizko Kanpuseko ikasleriari.