2012/01/21

IKASLEON TXOKOA JARRI DUGU MARTXAN!

Lauhilabeteari hasiera emateko, IKASLEON TXOKOA atal berria jarri dugu martxan!

Bertan duzu aukera zure kezka, iradokizun, aipamen, kexa, mehatxu eta gomendio idatzi, edota edozelango ekarpen eta iritzi emateko.

Honez gain, aukera izango duzu zure argazki, proiektu, marrazki, janari errezeta eta nahi duzun guztia bidaltzeko.

Bestalde, HARABA!ko 5. , 6. eta 7.irratsaioak ere zuen eskuragarri jarri ditugu.

Gozatu eta idatz iezaguzu!