Datorren astelehenean, otsailaren 13a, arratsaldeko 19:00ean Farmazia Fakultateko sarreran Ikasle Mugimendu Ekologista sortzeko lehenengo asanbladaren deialdia luzatu nahi dizuegu.
Orain urte batzuk ingurugiroari lotutako mugimenduak zeudela ikusiz, AHTren kontrakoa kasu, eta gaur egun ez daudenez, hainbat ikaslek lehenengo asanblada deitu dute. Asanblada honetan landuko diren gaiak zehazteke daude eta jendeak ikusten dituen beharren araberakoak izango dira.
Beraz, animatu zaitezte mugimendu berri honen sorreran parte hartzera eta astelehenera arte!