HARABA!ren sorrera ospatzeko jaialdia antolatu dugu datorren ostegunean Gasteizko Gaztetxean, ostailak 9. Dakizuen bezala, HARABA! kanpuseko proiektu komunikatibo berria martxan jarri genuen pasa den urrian eta zuen laguntza eskertzeko asmoz jaialdi bat antolatu dugu. Beraz, ESKERRIK ASKO HARABA!ren parte izan eta zareten guztioi!
Gaueko 9etan hasita, Bertso saio ikaragarria aurkeztuko digute Maddi Gallastegi eta Ander Solozabalek, dudarik ez dago. Beraz, prestatu ahotsak ostegun honetan gurekin egongo zareten PEIO ORMAZABAL, IGOR ELORTZA, ANE LABAKA eta JULIO SOTO!!
Jarraian, KARAOKEAk giro ezin hobea piztuko du ordu txikiak ailegatu bitartean. Zaindu eztarriak eta animatu!
Ez ahaztu kamisetak ekartzea eta oraindik eskuratu ez baduzu, lasai, bertan salgai egongo baitira 6€an!
