2012/04/23

AMAITU DA ELKARTASUN ASTEA!

Gasteizko Kanpuseko Herrira bilguneak bukatutzat eman du aurtengo elkartasun astea. Honez gain, eguraldiak lagundu ez zuen arren, ekimenen balorazio ona egin du.

Asteartean egindako HERRIRAren aurkezpenetik, ostegunean burututako elkartasun eguneraino, eta astezkeneko Olarizura martxatik pasaz, jende andana batu da euskal preso politikoen eskubideen defentsan.

Aste osoko ekimenen argazki bilduma HARABA!ko ARGAZKIAK atalean duzue ikusgarri.

IKER, AIALA eta XALBA KLASERA! 







Honez gain, iritsi da hilabetero moduan azken asteazkena. Horregatik, HERRIRA bilguneak kontzentrazioa deitu du 13:00ean Aularioan.

Bertan, bizi osorako espetxe zigorraren aurkako mezua zabalduko da.
 
Besterik gabe, kontzentrazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 

Asteazkenean ikusiko garelakoan, eskerrik asko!

Gasteizko Kanpuseko Herrira.