2012/04/24

PALESTINAREKIN ELKARTASUN EGUNA GASTEIZEN: HITZALDIA UNIBERTSITATEAN


Etzi, apirilaren 26ean, Askapenak Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu du Gasteizen. Unibertsitateko ikasle zein langileek egun honetan parte hartzeko aukera paregabea izango dute, Palestinaren inguruko hitzaldia eskainiko baita. Hitzordua, Aularioko Gradu Aretoan izango da goizeko 11:00etan. Bertan, Mousa Abu Maria palestinarra izango dugu hizketan eta 2010eko irailan Askapenako brigadetan Palestinara joandako brigadista batek, BILADI HADI proiektuaren eta liburuaren nondik norakoak azalduko dizkigu. Beraz, yallah yallah!

Horretaz gain, Haraba!tik egun osoan zehar burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu:

14:30etan BERTSO-BAZKARI INTERNAZIONALISTA Auzolana pilotalekuan Maddi Gallastegi, Peio Ormazabal, Ruben Sanchez eta Miren Amurizaren eskutik. Ziur gaude lau artista hauekin giro paregabea sortuko dela, animatu!

Gauean ere festa ez da faltako, 20:30etatik aurrera TALOAK, EKITALDIA, KONTZERTUA "Maldan Behera" talde gasteiztarraren eskutik eta MUSIKA INTERNAZIONALISTA egongo baitira Gasteizko Gaztetxean. 1200 preso palestinar haien askatasuna aldarrikatzeko gose greban dauden honetan, ezinbestekoa dugu Euskal Herritik elkartasunik beroena adieraztea. Eta horretarako, lanaz aparte noski, zer hobe festa batean dantzan berotzea baino!?














PALESTINA ASKATU!!