2012/10/10

ESERIALDIA GAUZATU DUTEN IKASLEAK IDENTIFIKATU DITU ERTZAINTZAK

Gaur, asteazkena urriak 10 eguerdiko 14.45ean, Gazteizko Kanpuseko ikasleek eserialdia gauzatu dute Nieves Cano errepidean. Ikasleek aularioko mahaiak eta aulkiak atera dituzte errepidera, klasean esertzeko lekurik ez dutela salatzea xede zutelarik. Adibidez 116 ikasle matrikulatu diren klase batean 76 toki soilik daude, eta hala, zenbait ikasle zoruan eseri behar dira klasea jarraitzearren.

Ekimen hau urriak 11ko Nazioarteko Ikasle Greba orokorraren testuinguruan gauzatu egin da. Ordu laurdenera Gazteizeko Udaltzaingoa hurbildu da bertara eta gerora Ertzaintza agertu da. Eserita zeuden 28 ikasleak identifikatu dituzte eta isunak ipiniko zituztela, nahiz prozesaketa judiziala izango dela esanez,  ekimeneko partehartzaileak mehatxatu dituzte.

Ordu erdia pasata, inguruan zeuden dozenaka ikasleen txaloen artean ikasleak errepidea libre utzi eta Urriak 11ko greban parte hartzeko deialdia zabaldu diete kanpus gasteiztarreko ikasle orori.