2012/10/09

HIRU IKASLE IDENTIFIKATUAK IZAN ZIREN BART KANPUSEAN

Atzo gauean hiru ikasle identifikatuak izan ziren grebaren inguruko margoketak egiten ari zirela. Lehenik eta behin, seguratak ikasleen atzetik ibili ziren eta hauek ondoren, ertzainei abisua pasa zieten. Hauek agertu bezain laster, hiru ikasle harrapatu eta identifikatu zituzten hauen aurka karguak zabalduko dituztela esanez. Honez gain, ikasleei galderak egiten ibili ziren.

Ez dugu onartuko ikasleen kontrako eraso gehiagorik eta seguratak eta txakurrak kanpusetik bota arte borrokan jarraituko dugu!

MURRIZKETARIK EZ!
URRIAK 11 IKASLE GREBA OROKORRA!
HEZKUNTZA HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!