2012/11/23

HARABA! JAIA OSPATU ZUEN IKASLE ANDANAK

Ikasle andana batu zen ostegunean ospatu zen HARABA! jaialdian. Goizean mural txiki bat egin zuten ikasleek Kanpuseko jangelan, arratsaldean triki-bertso-poteoa burutu zen Kutxin zehar eta egunari amaiera emateko, Mc Onak eta Txemak taldeek giro ezinhobean jo zituzten euren kantak gaztetxean. Eskerrik asko jaialdian parte hartu zenuten guztioi!



Aipatzekoa da bestalde, gauaren amaieran Ertzaintza agertu zela gaztetxean, bertan zeuden ikasle eta gaztetxeko kideei oldartuz eta hauek identifikatuz.

Ikasle eta gazteon kontrako eraso gehiagorik ez!