2012/11/23

ITXURAREN KONTRAKO EKINTZA KANPUSEAN!

GUET-ek, Gasteizko kanpuseko emakume taldeak, itxuraren aurkako ekintza burutu zuen kanpusean komunetan margoketak eginez.

"Gaur egungo jendartean irudiak duen nagusitasuna ukaezina da. Pertsonon kasuan ere, itxurak izugarrizko garrantzia du gure identitateen eraikuntzan. Sistema patriarka-kapitalistak, bere ideologia mantentzeko eta etekin ekonomikotarako, gizon-emakume binomioan oinarritutako sexuen araberako rol eta kanpo-itxura jakin batzuk inposatzen dizkigu, maskulinitate eta feminitate idealak ezarriz. Hau betetzeko, besteak beste, publizitate sexistarekin bonbardatzen gaituzte. Eredu horietatik ateratzen denak presio soziala jasan behar izaten du. Edertasuna zer den esaten digute, bestentzat ederrak egotearekin obsesionatu nahi gaituzte, eta batzuetan baita lortu ere. Margoketa hauekin gure gorputzei inposatutako legeak onartzen ez ditugula eta guretzako edertasuna norberarengan dagoela aldarrikatu nahi izan dugu. Gure buruak usaintzea, ukitzea, gozatzea eta baita begiratzea gustatzen bazaigu ere, ez dugulako ispiluaren ez beste inoren beharrik ederrak garela sentitzeko".